XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8- BIZIA ETA ZIENTZIEN IKASPENA ELKARREKIN LOTU BEHAR AHAL DUGU?.

HORI DELA-TA, EZ OTE DUGU KONTURIK IZAN BEHARKO HAIN ZUZEN ERE SINTESI, IDEIA ZABAL ETA LEGEETARAINO JASO BEHAR GAITUN ABSTRAZIOAREKIKO KAMUTS ETA URGUN GELDI BILDURREZ?.

Badago arrisku bat: eskolastikaren erakaspideen lehorra eta hotza konpondu nahiz, orain etengabe biziaren premiak aipatzeko joera.

Horretara behar dugu mesfidatu.

Kakoa hau da: hitz eta formuletara ez bihurtzea, hauek bilaketaren eta zientzi-ezagueren kakoa izkutatzen dutelako.

Gisa da haseran, bizi garen inguruneko gorabeheretatik, eta kideak bizi diren inguruneetatik ere, edo eskuartean daduzkagun teknika-aukera eta lanabesetatik hastea.

Ez batez ere horiek gure biziarekin hobeki egokitzen direlako, baina geure eskuarrean ditugunak horietxek direlako: eta, besterik gabe, horregatixek direlako ezinbestezko oinarria.

Zientzi-kulturarik baldin badago, horrek adierazten du eze, antzinako erakaskuntzaren alor horretatik atereaz, kultura hori gure etorkizunerako hildotik abiatzen dela; eta, hortaz, ezin daitekeala egon biziera eta giza-girotik berex.

Inguramendu hori ez da arras tekniko, ez mekaniko, ezta abstrazio huts ere.